Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Bizkaia Talentek World Cuisine League abiatu du nazioarteko komunitatearen artean

2020/11/27

  • Isabel Prieto team coach mexikarrak eman dio hasiera liga honetako lehen egunari, non bere herrialdeko plater tipiko bat nola prestatu eta lan-esparruan birkokatzeko Euskadin bizi izandako esperientzia azaldu duen

Bizkaia Talentek lurraldeko hainbat lekutan antolatu ohi dituen aurrez aurreko jarduera soziokulturalak egiterik ez dagoenez, elkartearen Relocation & Be Basque Dual Career Centre zerbitzuak beste ekimen bat sortu du munduko txoko guztietatik etortzen diren pertsonen integrazio soziokulturala sendotzen jarraitzeko.

World Cuisine League du izena, eta online gastronomia-liga moduko bat da. 2021eko udara arte, zerbitzuaren onuradun izandako goi-mailako prestakuntza duten ikertzaile eta profesionalek nork bere sorterriko errezeta bat azalduko du, eta, aldi berean, Euskadira iritsi zirenetik beren lan-esparrua birkokatzeko orduan izan dituzten esperientziez hitz egingo dute.

Isabel Prietok, gaur egun Mondragon Unibertsitateko Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Graduko Team Coach denak, eman zion hasiera ligako aurreneko saioari. Mexikar petoa bera, oilasko- eta guakamole-fajitak nola prestatu azaldu zuen, 2017an Bilbora heldu zenean lan-merkatuan txertatzeko prozesua nolakoa izan zen kontatu bitartean.

“Denbora hartu behar da ingurune berrira egokitzeko, energia eta itxaropenak kudeatzeko, nork bere barnera begiratzeko eta dauzkan trebetasunen zerrenda osatzeko” azpimarratu zuen Prietok, networkingaren garrantzia nabarmentzeaz batera, “izan ere, aukeren % 70 baino gehiago ezkutuko merkatuan daude, icebergaren azpian”. Haren ustez, beharrezkoa da ingurune berri horretan ezagutzen diren pertsonekin modu informalean geratzea, “kafea hartzeko, lana eskatzen edo norberaren sektoreari buruzko informazioa biltzen ibili gabe”.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×