Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia Talentek atzerriko tituluak homologatzeko gakoak azaldu ditu

  • Euskal elkarteak, webinar batean, atzerriko herrialde batean eskuraturiko titulu akademikoek Euskadin homologatzeko, aitortzeko edo haien baliokideak lortzeko bete beharreko baldintzak azaldu ditu

Saio birtual batean, Bizkaia Talenteko Carmen Méndezek, Relocation & Dual Career zerbitzuaren arduradunak, goi-hezkuntzako titulu atzerritarrak hemen aitor daitezen egin beharreko urratsak azaldu zituen, hala nola zein erakundetara jo prozedura hasteko eta zein toki ofizialetara informazio gehiago behar izanez gero.

Méndezek tituluaren jatorriaren garrantzia nabarmendu zuen; izan ere, non eskuratu den, Europar Batasunean (EB), Eremu Ekonomiko Europarrean (EEE), Suitzan edo hirugarren herrialde batean, eskaera-prozesua desberdina da, batzuk homologatzekoak eta besteak baliokideak lortzekoak baitira.

Webinarrean, era berean, zein lanbide jotzen diren araututzat eta zein ez azaldu zuen, eta zein prozedura burutu behar duen interesdunak kasu bietan, Euskadira lanera etorriz gero.

Aipatu beharra dago Bizkaia Talentek Atzerriko tituluen homologazioa, ondorio akademiko eta profesionalak izan ditzaten (Bizkaia Talenten sareko kideentzat bakarrik) dokumentua duela, berak sortua eta ENIC-NARIC informazio-zentroen nazioarteko sareko kide NARIC España zentroak gainbegiratua, zeinak informazioa eskaintzen duen Espainian eta beste herrialde batzuetan goi-hezkuntzako tituluak homologatzeko, haien baliokideak eskuratzeko eta aitorpen profesionala izateko jarraitu beharreko prozesuen gainean.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×