Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Amaitu da World Cuisine Leagueren lehen edizioa

2021/09/28

  • Goi-mailako prestakuntza duten 16 profesional bildu ziren BBK Talent Homen, aurrez aurre, Errusiak irabazitako liga gastronomiko honi amaiera emateko.

Hilabete asko jarduera soziokulturalik edo bestelako jarduerarik aurrez aurre egin ezinik eman ondoren, Bizkaia Talenten Relocation & Be Basque Dual Career Centre zerbitzuak ekitaldi fisikoa antolatu zuen, irailaren 24an, World Cuisine League (WCL) delakoaren lehen edizioari amaiera emateko.

WCL 2020ko azaroan sortu zen, pandemiak eragindako egoera zela eta, eta, harrezkero, zazpi topaketa antolatu dira online, elkarrizketa gisa. Bertan, goi-mailako prestakuntza duten mundu osoko ikertzaileek eta profesionalek Bizkaira etorri zirenetik bizi izan dituzten esperientzia profesional eta pertsonalak partekatu dituzte. Hori guztia konektatuta jarraitzeko eta nazioarteko komunitatearen arteko networkinga sendotzeko xedez.

Ekitaldia Bizkaia Talenten bazkide BBK Fundazioaren BBK Talent Homen ospatu zen. WCLko parte-hartzaile bakoitzak bere herrialdeko plater tipiko bat aurkeztu zuen, Euskadin lan-esparruan birkokatzeko orduan izandako esperientzia kontatu bitartean. Ondoren, profesionalek eta beren familiek plater goxoak dastatu ahal izan zituzten.

Bukatzeko, bozketa eta sari-banaketa egin ziren: Errusiak (Mayya Sundukova) irabazi zuen urrezko domina, Italiak (Daniela Gesmundo) zilarrezkoa eta Indiak (Neha Malhotra) brontzezkoa. Halere, plater guztiak izan ziren aipagarriak.

16 profesional eta 8 herrialde
Ekitaldian parte hartu zuten 16 profesionalak Kolonbia, India, Iran, Italia, Mexiko, Errusia edo Turkiakoak dira, edo Espainiako Estatuko eskualderen batekoak. Den-denak Euskadin garatzen ari dira beren ibilbide profesionala, erakunde hauetako batean: Achucarro-Basque Center for Neuroscience, BC3-Basque Centre for Climate Change, BCAM-Basque Center for Applied Mathematics, Idom, Ikerbasque, Lookiero, Mondragon Unibertsitatea, Osteophoenix, EHU, Deustuko Unibertsitatea, Walter Pack Group eta Zabala Innovation Consulting.

ENTZUN ELKARRIZKETEN PODCASTAK

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×