Nazioarteko 75 profesionalek 2019. urtea agurtu dute, Relocation & Be Basque Dual Career Centre zerbitzuak antolaturiko festan
2019/12/18
- BBK Talent Home-k eta Donostiako BIZI gastronomia-guneak 28 herrialdetako profesionalak bildu dituzte
Aurten ere, Gabonak iristear daudela, Bizkaia Talentek eta Gipuzkoa Talentek Relocation & Be Basque Dual Career Centre zerbitzuaren urte-amaierako ohiko festa ospatu zuten, joan den abenduaren 12an eta 13an, nazioarteko komunitatearekin batera. Horrela, zerbitzuaren muina sendotzen jarraitzen dute: munduko txoko guztietatik Euskadira etorritako profesionalen eta beren senideen integrazio soziokulturala.
Bilbon eta Donostian bildu ziren goi-mailako prestakuntza duten 75 ikertzaile eta profesionalak, bai eta haien senideak ere, herrialde hauetatik etorriak: Albania, Alemania, Aljeria, Australia, Belgika, Brasil, Txina, Kolonbia, AEB, Egipto, Filipinak, Finlandia, Frantzia, India, Indonesia, Iran, Italia, Malaysia, Mexiko, Mongolia, Herbehereak, Polonia, Portugal, Txekiar Errepublika, Dominikar Errepublika, Errusia, Turkia, Venezuela eta Espainiako estatua. Era berean, Euskadikoak izanik bertora itzulitakoak festan izan ziren.
Urteroko tradizioari jarraikiz, gastronomia-lehiaketa egin zen ekitaldian ordezkaturik zeuden herrialdeetako plater tipikoekin, eta bertaratuek euskal kulturaren ohiturarik bitxienak ezagutu zituzten, besteak beste. Laburbilduta, profesionalek eta beren senideek ederki pasatu zuten norbere esperientziei buruz hizketan eta beste kultura batzuetako pertsonekin solasean, giro atsegin eta lagunkoian.
Aipatu beharra dago profesional horiek guztiak Euskadin garatzen ari direla beren lan-ibilbidea, erakunde hauetan, besteren artean: BC3, BCBL, BCAM, BCMaterials, Bilbao Berrikuntza Faktoria, Biogurutzeta (Ikerbasque), Biofisika, CAF, DeustoTech, EIT Food, IDOM, Ikor, Irisbond, Nem Solutions, Polymat, SENER, Tecnalia, Deustuko Unibertsitatea, EHU, Vicomtech eta Viralgen.