Bizkaia Talentek lau beka banatu ditu Elhuyar Zientzia Azokaren 10. edizioan
Elhuyar
- Beken irabazleek Talentia Skills profesionaltasunerako trebetasunen programan hartuko dute parte.
Elhuyar Zientzia Azoka Bilboko Areatzan izan zen ekainaren 2tik 5era. Azoka honen helburua gazteen artean zientziarako zaletasuna suspertzea eta kultura zientifikoa bultzatzea eta zabaltzea da.
Azokan, 12 eta 18 urte bitarteko ikasleek ikasturtean landutako 200 STEAM proiektu erakutsi zituzten, eta tailer, esperimentu eta zientzia-ikuskizunez gozatu ahal izan zen. Edizio honetan 500 gaztek parte hartu zuten.
Azken urteotan ohikoa izan den bezala, eta Elhuyar Fundazioarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren ondorioz, Bizkaia Talentek Talentia Skills programan parte hartzeko lau beka eman zituen. Programa horren helburua ikasleen zeharkako trebetasunak garatzea, haien prestakuntza-aldian bideratzea, eta modu proaktiboan Euskadiko erreferentziazko enpresetara eta sektoreetara gerturatzea da.
10 urte, 6.000 gazte y 900 proiektu
2013an lehen edizioa egin zenetik, gaur arte, 12-18 urte bitarteko 6.000 bat gaztek hartu dute parte Elhuyar Zientzia Azokan. Guztira, 900 ikerketa-proiektu edo proiektu teknologiko egin dira, eta, horietatik, 700 lan inguru aurkeztu dira Bilbon antolatzen den Elhuyar Zientzia Azokan.