Bizkaia Talentek gazteen bokazio zientifikoa indartzen jarraitzen du, Elhuyar Fundazioaren Zientzia Azokaren laguntzarekin
- Lau beka banatzen ditu Talentia Skills profesionaltasunerako trebetasunen programan parte hartzeko.
Aurten ere, ekainaren 5ean, Elhuyar Fundazioaren Zientzia Azoka egin zen, Bilbon, jendartean kultura zientifikoa sustatzeko eta gazteen artean gai zientifiko-teknologikoen gaineko interesa pizteko.
Goizean, 12 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteek ikasturtean egindako proiektu zientifikoak azaldu zituzten. Urte osoan 110 egitasmo aurkeztu badira ere, 20 talde finalistak baino ez zuten parte hartu azokan.
Ekitaldian, EHUko, Deustuko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko zenbait ikerketa-talde ere izan ziren.
Sentsore-19k jaso zuen Bizkaia Talenten beka
Bizkaia Talentek, duela hainbat urtetatik Elhuyar Fundazioarekin lankidetza-harreman estua duenak, sari bat eman zien Sentsore-19 proiektuaren egileei. Eduki-zenbagailu batean eta CO2-neurgailu batean oinarrituriko lan horrengatik, irabazleek, Uribarri BHI ikastetxeko ikasleak eurak, beka bat jaso zuten Talentia Skills profesionaltasunerako trebetasunen programan parte hartzeko, betiere etorkizunean Euskal Autonomia Erkidegoko programari atxikitako unibertsitateren batean ikasten badute.