Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia Talentek lau beka banatuz kolaboratu du Elhuyar Fundazioaren 2024ko Zientzia Azokan

Elhuyar
  • Lau egunez, 70 ikastetxetako 800 gaztek 200 ikerketa-proiektu aurkeztu dituzte.

Maiatzaren 22an hasita, Bilbon, Elhuyar Fundazioaren 2024ko Zientzia Azoka egin zen, gazteen bokazio zientifikoa sendotzea eta gizartean kultura zientifikoa sustatzea helburu dituena. Lau egunez, 12 eta 18 urte bitarteko gazteek, Batxilergoko 48 eta DBHko 151 ikaslek, zehazki, ikasturte honetan landutako 200 STEAM proiektu aurkeztu zituzten. Guztira, 800 ikaslek hartu zuten parte, hala Euskadiko ikastetxeetakoek nola nazio-mailako zein nazioarteko beste azoka batzuetako irabazleek.

Bizkaia Talent, Elhuyarrekin lankidetza-hitzarmena izanik, azokari hasiera emateko ekitaldian izan zen, eta, horrez gain, lau beka banatu zituen Talentia Skills profesionaltasunerako gaitasunen programan parte hartzeko, zeinak onuradunei beren zeharkako gaitasunak garatzen lagundu, beren prestakuntza-aldian gidatu, eta Euskadiko erreferentziazko enpresetara eta sektoreetara hurbilduko dituen.

13 edizio, 3.000 ikasle eta 1.000 proiektu
2013an lehen aldiz egin zenetik, Elhuyar Zientzia Azokaren 13 edizio egin dira, eta guztira 12 eta 18 urte bitarteko 3.000 gazte inguruk gutxi gorabehera 1.000 ikerketa- eta teknologia-proiektu aurkeztu dituzte.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×