Euskadi zain duzu
Nortasuna
Kritiko askoren iritziz, Euskadin askotariko gastronomia aurki daiteke, zinez biribila.
Euskadiko berrikuntza eta bikaintasuna goi-mailako sukaldaritzan ere islatzen dira: bertan dago munduko Michelin izarren kopururik handiena per capita, 33 izar dituzten 23 jatetxe.
Iker Merodio
2024ko munduko 50 jatetxerik onenen zerrendak ere euskal jatetxeen kalitatea eta gozotasuna aitortu ditu; izan ere, William Reed Business Media argitaletxe-talde britainiarrak egindako zerrendari jarraiki, bi euskal jatetxe daude munduko onenen artean: Etxebarri (2. tokia) eta Elkano (28.a).
Euskadiko produkturik onenak dasta daitezke jatetxe saritu horietan: Kantauri itsasoko arrain eta itsaski arrantzatu berriak, ahoan sartu orduko desegiten diren labeldun haragi apartak… Hori guztia, gainera, upeltegi onenetako primerako ardoekin lagunduta egoten da beti, eta egilearen ukitu bikaina izaten du.
Iker Merodio
Hona hemen 2024ko Michelin Gidan izarrak dituzten euskal jatetxeen zerrenda. Guztietan ere, menu apartaz goza daiteke, bai eta nazioarteko ospea izateko arrazoiak egiaztatu ere:
HIRU MICHELIN IZAR
- Akelarre. Donostia.
- Arzak. Donostia.
- Azurmendi. Larrabetzu.
- Martín Berasategui. Lasarte-Oria.
BI MICHELIN IZAR
- Amelia. Donostia.
- Mugaritz. Errenteria.
MICHELIN IZAR BAT
- Alameda. Hondarribia.
- Andra Mari. Galdakao.
- Arrea. Santikurutze Kanpezu.
- Boroa. Amorebieta-Etxano.
- Elkano. Getaria.
- Eneko. Larrabetzu.
- Etxanobe Atelier. Bilbo.
- Etxebarri. Axpe.
- Garena. Dima.
- Kokotxa. Donostia.
- Marqués de Riscal. Eltziego.
- Mina. Bilbo.
- Nerua. Bilbo.
- Ola Martín Berasategui. Bilbo.
- Txispa. Axpe
- Zarate. Bilbo.
- Zortziko. Bilbo.